B2, C1 eta C2 mailak. Matrikulazio-epea: maiatzaren 25etik 31ra, biak barne.
Azterketa-deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza: euskaltegi batean matrikulatuta egotea 2019ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.
Idazmen-probak Barakaldoko BECen egingo dituzte azterketari guztiek.
Irakurmen-, entzumen- eta mintzamen-probak konbalidatu egiten dira euskaltegian egindako ebaluazio-jarduerei balio egiaztatzailea aitortuz.
Lehen deialdi honetan idazmen-proba gainditzen ez duen azterketariari, entzumen- eta irakurmen-probetako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak egin beharko ditu bigarren deialdian.
Deialdi honetan parte hartzen duen azterketariak ezin du deialdi irekian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
OHARRA: Azterketaria bera arduratuko da norberaren higienerako eskatzen diren
babes-neurriez.
Matrikula-ordaina: 40 €
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina