Barakaldoko BECen izango dira HABEren idatzizko azterketak, ekainean
Barakaldoko BECen izango dira idatzizko azterketak, hilabete barru |
HABEren idatzizko azterketak -B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko- maiatzean egitekoak ziren hasiera batean, egunotan alegia. Koronabirusaren eraginez, HABEk bertan behera utzi zuen aipatu data, eta azkenean, ekainean izango dira probak.
Hona hemen deialdiko datarik garrantzitsuenak:
- Izena-emateko epea:
-C1 maila (deialdi irekia): maiatzaren 18tik 24ra
-B2, C1 eta C2 itxiak: maiatzaren 25etik 31ra
Izena HABEren webgunean bertan egin behar du ikasleak
- Idatzizko azterketak (denak Barakaldoko BEC gunean izango dira)
-C1 irekia: ekainaren 12an eta 13an (ostirala eta larunbata)
*Idazlana eta irakurmena
-C1 itxia: ekainaren 15ean eta 16an (astelehena eta asteartea)
-C2 itxia: ekainaren 16an (asteartea)
-B2 itxia: ekainaren 17an eta 18an (asteazkena eta osteguna)
- Ahozko azterketak
-C1 irekia: uztailaren 20an eta 21ean
-Deialdi itxiko ikasleek ez dute mintzamen azterketarik egin beharko. Hau da, euskaltegian egindako ebaluazioaren mintzamen proba baliokidetuko zaie.
HABEk astelehenerako iragarri ditu datei buruzko xehetasun gehiago
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina