Irailaren 9tik 15era eman behar izena HABEren azterketak egin ahal izateko: matrikula egiteko bidea urratsez urrats


Online egin behar da azterketaren matrikula.  B2, C1 eta C2 mailetan deialdi itxian edo deialdi irekian eman daiteke izena. Deialdi itxia euskaltegietako ikasleentzako deialdia izaten da. Deialdi irekian, aldiz, edonork parte har dezake.

Horretarako, hurrengo pausook jarraitu:

1) Habe.euskadi.eus webgunean sartu



2) Behin weborri horretan zaudela, Hasi Saioa-n klik egin (goiko aldean) eta zure NA zenbakia jarri letrarik gabe. Ez bazara bertan aurretik sartu, pasahitza zure NA zenbakia bera da. Lehendik pasahitz hori aldatu baduzu, baina une honetan ez baduzu gogoratzen, lasai, klikatu 'Pasahitza berreskuratu' aukera. Lehen aldia bada, pasahitza alda dezakezu, eta nahi duzuna jarri.
* Ziurtagiri digitalaren bidez ere sar zaitezke (besteak beste, itsasontzi-joko / B@kQ erabilita)



3) Barruan zaudela, urratsak jarraitu. Aurrena, Azterketa matrikulak eta emaitzak atalean  klikatu (zein mailatakoa egin dezakezun agertuko zaizu). Zure datu guztiak agertuko direnez, ziurtatu ondo daudela.
Baieztatu datuen babeserako legea (laukitxoan egin klik), eta ondoren, ordainketa bideratu (finantza entitate batzuk daude aukeran). Matrikula soilik egina egongo da baldin eta ordainketa egiten bada

Ikusi prozesu osoa laburbiltzen duen HABEren bideoa

Iruzkinak