Oarsoaldeko AEKn ere, etxetik lanean: Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia


Gogoko lekuan aldaparik ez dio euskarazko esaera zaharrak. Egunotan ez gabiltza nahi bezain eroso, euskaltegia baita gure jokalekua. Hala ere, euskara irakasten jarraitzen dugu. Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko B2-C1 mailako taldea astelehenetik ostegunera elkartzen zen euskaltegian, 09:00etatik 11:00etara... koronabirus madarikatua iritsi zen arte. Ordutik, taldekideek eta Idoia Arbelaitz irakasleak ez dute elkarren arteko lotura eten. Horixe ezetz!

Koldo ikasleak fin-fin kanta bidaltzen du 08:30ean telefono bidez, egunero. Bada Koldoren kantak familia giroan, alegia seme-alabekin, entzutea ohitura bilakatu duen ikaskiderik.. Eta bada, era berean, egunero ama edo aitaren euskara ikaskideak mezu bidez agurtzen dituen haurrik. Beste era batean esanda, talde horren partaide kopurua murriztu beharrean, handitu egin da!!

Bertsoak ere egin dituzte talde honetako partaideek, dotore askoak. Hona hemen ale batzuk. Segi horren gogotsu euskara ikasten, eta eutsi goiari!!



Iruzkinak