Osteguneko pintxo potean, Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasleak gidari


Otsailean hasitako ekimenak jarraipena izango du martxoan. Otsailean, Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleek egin zuten 'anfitrioi' lana, eta martxoaren 12an, osteguna, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko kideek erakutsiko dizkiete Orereta, Lezo eta Pasaiako ikasleei non egiten dituzten herriko pintxorik goxoenak. Pintxoak sabela betetzeko, tragoxkak eztarria bustitzeko, eta euskara ahotan! Hori baita Oarsoaldeko AEKren pintxo potearen helburua, euskara ikasleek aukera edukitzea euskaltegitik kanpora euskaraz modu naturalean hitz egiteko.

Intxixu AEK-ko ikasleek gonbidapen gutun eta guzti egin dute, beste euskaltegietako ikasleei zuzenduta. Hona hemen horietako bat:


Iruzkinak