Oiartzungo Intxixu AEK-ko A2 mailako ikasleen abesti kuttunak

Esti eta Mikel Markez. Argazkia: Bizkaie.biz

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko A2 mailako ikasleek euskal kantuen top 5a osatu dute. Horretarako, ikasle bakoitzak bere euskal abesti gogokoena aurkeztu zuen klasean. Abesti guztiak aurkeztu ondoren, eta Coronavirusek eragindako ezohiko itxialdi egoera baliatuz, gainontzeko ikasleen 5 abesti kuttunenak aukeratu behar izan dituzte; 5, 4, 3, 2 eta puntu 1 banatu behar zituzten. Modu honetan, Lorena Garciak aukeratutako "Baina berdin dio" (Mikel Markez & Esti Markez) izan da garailea 26 punturekin. Hau izan da behin betiko sailkapena:

 TOP 1: "Baina berdin dio" (Mikel Markez & Esti Markez) = 26 puntu
 TOP 2: "Gaueko argiak" (Ken Zazpi)                     = 25 puntu
        "Zortzi orduko ekaitza" (Sorotan Bele)          = 25 puntu
 TOP 4: "Lau teilatu" (Amaia Montero & Mikel Erentxun)  = 22 puntu
        "Urepel" (Gatibu)                               = 22 puntu
        "Sarri sarri" (Kortatu)                         = 22 puntu

 Abesti guztiak youtuben eta spotifyn entzun daitezke honako loturetan:

 https://www.youtube.com/playlist?list=PLPATtzVa2090hHTwSjvADv66Lx43dtGdS

 https://open.spotify.com/playlist/4hmIVcMjh7RwH4ua3daaPz?si=18TNyH-FR2icGiJLk_s5Mg

Iruzkinak