Oarsoaldeko AEKn ere, etxetik lanean: Lezoko Oroitzene AEK



Hiru aste joan dira jada aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi behar izan genituenetik, Koronabirusaren eraginez. Hala ere, eta zailtasunak zailtasun, hartu-emana mantentzen ari gara gure ikasleekin, posta arruntaz, telefonoz, emailez, eta bestelako baliabide teknologikoak erabiliz. Bat-batean eskolak emateko modua zeharo aldatu behar izan dugu, baina ahal bezain txukun ari gara!!! Argazkiotan, Borja Arbelaitz, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko irakaslea bere bi ikasleekin.

Iruzkinak