Nola pasatzen ari zara aste hauek? Kontatu Oarsoaldeko AEKri!


Duela bi aste eten genituen eskolak Oarsoaldeko AEKn koronabirusaren ondorioz. Ordutik eskualdeko lau euskaltegietako irakasleok, telefonoaren edo ordenagailuaren bitartez, harremana mantendu dugu zuekin, ikasleokin, baina, jakina ez da gauza bera... Nola pasatzen ari zara egun hauek etxean? Zer moduz zabiltza animoz? Animatu nahi zaitugu, labur-labur bada ere, zure sentipenak gurekin partekatzera idatziz edo bideotxo baten bidez. Jarri gurekin harremanetan: oarsoaldekoaek@gmail.com Irakasleok eta zure ikaskideek izugarri eskertuko dizugu!!!

Iruzkinak