Lezoko leku-izenei buruz hitz egin du Lander Zurutuzak Oroitzene AEK-n


Lander Zurutuza Lezoko liburuzaina da, eta historiagile eta marrazkilaria ere bada. Herriko toponimiari buruzko liburua argitaratu du duela gutxi, eta horri buruz hitz egin die Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko goizeko ikasleei. Donibaneko Bizkaia auzoa Lezo zela, kaian hilerri zahar bat zegoela eta beste hamaika pasadizo kontatu ditu Zurutuzak euskaltegian, euskara ikasleen gozamenerako. Modu atsegin honetan gusturago ikasten da euskara!

Iruzkinak