HABEren azterketetan izena emateko epea atzeratu dute


Martxoaren 17an hastekoa zen HABEren azterketa egiteko izen-emate epea (B2, C1 eta C2 mailetan). Gaur egungo ez-ohiko egoeragatik, baina, epea atzeratu dute. A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren bidez egiaztatzeko prozesua ere aldatuko da. Honenbestez, HABEk beste data batzuk jarriko ditu datozen egun edo asteotan.

Iruzkinak