Berehalako Argazki Lehiaketa: Oiartzungo Intxixu AEK


Intxixu AEK-ko goizeko taldeko irabazleak, A2 mailako taldekoak: Mertxe Conde, Patxi Etayo eta Marijo Garcia

Arratsaldeko irabazleak, B1-B2 taldekoak. Simon Labandibar, Eliseo Urdanpilleta, Maitane Linazasoro irakaslea eta Lurdes Arozena.
Oarsoaldeko AEK-k Berehalako Argazki Lehiaketa antolatu du. Martxoaren 8a izan da aurten aurkeratutako gaia, eta eskualdeko lau euskaltegietako ikasle eta irakasleak ari dira parte hartzen, nor bere herrian. Oiartzuarrei egingo diegu tartea gaurkoan. Ikasle guztiek euren botoekin erabaki dute zein den irudirik politena, originalena, edo esanguratsuena. Bistan denez, gaia kontuan harturik, irabazleei herriko garbitokia iruditu zaie lekurik aproposena argazkia ateratzeko, eta diploma jaso dute opari.

Datozen egunotan, Orereta, Pasaia eta Lezoko lehiaketen berri emango dizuegu. Herriotan, Oiartzunen egin bezala, ikasleek ordubete inguruko tartea izango dute gairekin lotutako argazkia ateratzeko. Hona hemen Intxixu AEK-ko ikasleek ateratako beste argazkiak:










Iruzkinak