Aurten ez gara joango Bretainiako Korrikara

Oarsoaldeko AEK-ko kideak, duela bi urte, Bretainian

Duela bi urte Oarsoaldeko AEK-ko zenbait kide Bretainiara joan ginen bretoieraren aldeko AR Redadeg ekimenean parte hartzera -Oiartzun eta Bretainiako Karaez herria senidetuta daude-. Aurten ere asmo horrekin genbiltzan, baina zoritxarrez Covid 19-ak hala behartuta, ekintza bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Bretoieraren aldarria egiteko ekimena maiatza erdialdean zen egitekoa. Hurrengo edizioan parte hartu ahal izatea espero dugu!

Irakurri duela bi urte plaza honetan idatzitako kronika

Iruzkinak