Oarsoaldeko AEKren pintxo potearen lehen hitzordua Lezon izan da


Oarsoaldeko AEK-k, euskararen erabilera bultzatzeko, zenbait ekintza antolatuko ditu ikasturte bukaera bitartean. Horietako bat, pintxo potea. Asteazken iluntzean, Lezon, bertako Oroitzene AEK eta Oreretako Xenpelar AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleak elkartu ziren. Tragoxka eta mokadutxoa hartzeaz gain, mingaina astindu zuten. Hori da, azken finean, helburua!!

Ekainera bitartean, Pasai Antxon, Oreretan eta Oiartzunen ere izango da pintxo potea, eta eskualdeko lau euskaltegietako ikasleak elkartu ahal izango dira. Mendi ibilalditxoak eta zenbait lehiaketa ere prestatuko ditugu eskualdean.

Iruzkinak