Gure taldetxoei begiradatxoa: Oiartzungo Intxixu AEK-ko A1 mailako arratsaldeko taldea

"Kaixo!
Gu Oiartzungo A1eko taldea gara. Ostegunero klasea eta gero pintxopotera joaten gara, badakigu, kasualitatea da! Han guk euskaraz hitz egiten dugu eta euskal giroan egoten gara. Normalean talde guztiak elkartzen gara eta ondo pasatzen dugu, barre asko egiten dugu. Gonbidatuta zaudete, muxu bat!"

Ez eduki dudarik, koadrilla, ikasturtea bukatu aurretik eskualdeko euskaltegietako ikasle eta irakasleen bisita jasoko duzue! Segi Alaitz irakaslearekin euskara ikasten eta herriko pintxo potean disfrutatzen!

Iruzkinak