Gure taldeei begiradatxoa: Oreretako Xenpelar AEK-ko talde trinkoa


Inauteriak iritsi dira, eta argazki sinpatikoa atera dute Oreretako Xenpelar AEK-ko ikastaro trinkoko ikasleek, Elena Vazquez irakaslearekin. Kontu serioak une batez alde batera utzi dituzte... Umorea ez zaie falta... Aupa zuek!!!

Bertso eta guzti osatu dute:


Mozorro klasiko baten faltak
ez du gurean eragin
beraz, hementxe azaldu gara
irakasle ta ikasle fin.
Ikastearekin nahiko ez eta
dibertitzeko zer egin?
Gure umore onez baliatu
eta atera elkarrekin.

Iruzkinak