Gure taldeei begiradatxoa: Lezoko Oroitzene AEK-ko A2 mailako arratsaldeko taldea


Lezoko Oroitzene AEKn gelak txuriz margotu ditugu orain dela gutxi, eta urtarrileko Mintzagun tailerra eta zizka-mizka batzuekin batzuekin ospatu dugu. Laurak tomatetxoak antxoaz beteta ekarri ditu;Martinek, saltxitxoia; Cristinak, gazta; Anak, txorizoa; eta Edurnek, ogia, eta ardoa. Izan ere, katarako ardoa (hori izan da urtarrileko Mintzagun tailerra) ez baitzen nahikoa 11. taldeko beste 10 lagunekin konpartitzeko!

Iruzkinak