C1 mailako ikastaroa abian jarri dute Oreretako Xenpelar AEKn

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko lan taldea

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian C1 mailako ikastaroa martxan jarri berri dute. Eskolak astearte eta ostegunetan dira, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa hasita badago ere, oraindik izena emateko epea zabalik dago (217 €).

Bestalde, Xenpelar AEKn bertan astelehenean, otsailak 10, B1-B2 mailako ikastaro trinkoa hasiko da. Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaro trinkoan ere izena eman daiteke (571 €).


Iruzkinak