Ardoaz aritu gara urtarrileko Mintzagun tailerrean
Goiko argazkietan, Oiartzungo Intxixu AEKren ikasleak ardo dastaketan |
Urrian ogi ekologikoa egiten ikasi genuen, azaroan DYAko lagunek lehen sorospenei buruz aholku interesgarri asko eman zizkiguten, eta urtarrilean ardoa izan dugu hizpide Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean antolatutako Mintzagun tailerrean. Mikel Salvadorren eskutik dastaketa -eta meriendatxoa- egin berri dugu Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegietan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina