Andoni Ollokiegik girotuko du Oarsoaldeko AEKren barrikotea

Andoni Ollokiegi, joan den urteko Korrikotean, Merkatuzarren

Urtero bezala, menu ederra prestatu dugu barrikoterako, otsailaren 8rako. Jateko menua bakarrik ez, festarako osagaiak ere ez dira faltako. Hala, Andoni Ollokiegi kantari sanjuandarrak girotuko du bazkalostea. Azken urteotan bezala, dantzan jarriko gaitu, ez izan dudarik! Plaza askotan aritu da azken urteotan eta ETB1eko Kantugiro eta Bago!az  saioetan parte hartu du. Rocka eta euskal abesti tradizionalak maisuki uztartzen ditu.

Andoni Ollokiegiri Oarso Bidasoako Hitzan egindako elkarrizketa irakur dezakezu hemen

Iruzkinak