Urko abeslaria Pasaiako Txirrita AEKn izan da




Luxuzko bisitaria izan dute Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian astearte goizean. Josean Larrañaga Urko kantariak abestu du ikasleen aurrean, Ina Goikoetxea gitarra jotzailea lagun. Abesti ezagunenetako batzuk abestu ditu: Ameriketara joan nintzan, Usurbilgo Eliza, Guk euskaraz, ikasleen (eta irakasleon) gozamenerako... Horrekin batera, bere musikari ibilbideaz luze eta zabal hitz egin du Urkok.



Iruzkinak