Sukaldari lanetan, Oreretako Xenpelar AEK maisu!

Oreretako Xenpelar AEK-ko irakasle batzuk, saria soinean dutela

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko irakasleak, pintxo beganoa aurrean dutela

Lezoko Oroitzene AEK-ko lan taldea tapenade izeneko pintxo beganoa aurkezten

Pasaiako Txirrita AEK-ko ordezkariak, Txirrita Sumendia izeneko pintxoaren nondik norakoak azaltzen

Oreretako Xenpelar AEK-ko sukaldari finak, prestatutako bi pintxoak erakusten lehiaketa hasieran
Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan maiz egiten ditugu pintxo lehiaketak eta gastronomiarekin lotutako ekintzak. Hainbat maila eta taldetako ikasleen arteko harremana estutzea da horrelako kanpo ekintzen helburua. Esate baterako, Oiartzungo Intxixu AEKn ikasturte hasieran egin zuten pintxo lehiaketa, eta Pasaiako Txirrita AEKn Euskararen Egunean pintxo artean ibili ziren. Ezin ahaztu Oreretako Xenpelar AEKn eta Lezoko Oroitzene AEKn ere talo tailerrak ohikoak direla Gabonetan.

Bada, oraingoan irakasleok aritu gara sukaldari lanetan. Lau euskaltegiak lehia bizian aritu gara GaztaƱoko Bukagaitz elkartean. Euskaltegi bakoitzak bina pintxo -horietako bat beganoa- eta postrea prestatu behar izan ditu. Irakasleok izan gara epaimahaikideak -noski, nork bere pintxoei ezin izan die bozkarik eman!- eta Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko lan taldeak egindako gutiziek jaso dituzte puntu gehien. Ondorioz, irakasle oreretarrek jantzi dituzte txapeldunen mantalak. Zorionak!!!

Iruzkinak