Ehiztari-jaka salgai!!!


Hara, hara, hara... Batzuetan sare sozialen bidez itzulpen aldrebesak jasotzen ditugu, eskuak burura eramateko modukoak kasu batzuetan. Oraingoan Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasle batek begia zorroztu eta harribitxi hau ekarri digu, eskualdeko denda batean topatutakoa. 'Cazadora' gaztelaniazko hitzaren euskarazko baliokidea... ehiztari!!!??? da.

Tira, jakin badakigu jaka soinean eramateko ez dela derrigorrezkoa ehiza zalea izatea...

Horrelakoetan hobetzeko AEK ondoan izango dute beti eskualdeko dendek; laguntzeko prest gaude, eskualdea euskalduntzen laguntzea baita gure zeregina.

Iruzkinak