Bertsolaritza, antzerkia, haur antzerkia eta haur zinema, asteburuko agendan





Asteburu honetan bada euskaraz gozatzeko kultur proposamen bat baino gehiago eskualdean.

Ostiralean, Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, bertso saioa izango da Oreretako Arkaitza tabernan, 23:00etan. IƱaki Mantzizidor 'Mantxi', Libe Goenaga, Julen Zulaika eta Jokin Irastorza ariko dira bertsotan.

Bestalde, ostiralean bertan, Ahatetxo itsusia! haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da Lezoko Gezala auditoriumean 17:15ean.

Larunbatean, urtarrilak 11, Aita Zonbia naiz haurrentzako filma ikusi ahal izango da Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:00etan.

Azkenik, igande arratsaldean, Abarka taldearen Ortentsia izan nahi dut antzezlana taularatuko dute Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Egun berean eta ordu berean (igandean 19:00etan) Modesto kapitaina haur antzerkia taularatuko dute San Pedroko udal aretoan.

Iruzkinak