Susana de la Iglesia, azaroko lehiaketaren irabazlea


Azaroan galdera bota genuen gure blogean: Zein da Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusi berriaren musika talde kuttuna? Erantzuna AIZU! aldizkarian bilatu behar zen. Parte hartu zenutenon artean zozketa egin dugu, eta Susana de la Iglesia Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko ikasleak etxeratu du saria: hiru botila txakolin.

Zorionak Susana, eta erne! Egun gutxi barru abenduko zozketa izango duzue plaza honetan...

Iruzkinak