Mintzodromoa, pintxo lehiaketa... Osagai bikainak Euskararen Eguneko menuan!

Oreretako Xenpelar AEK eta udal euskaltegiko ikasleak Merkatuzarren elkartu dira

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna, ekintza bereziak egin ditugu Oarsoaldeko AEKn. Esate baterako, Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian, ohiturari jarraituz, hitz eta pitz aritu gara mintzodromoan, Merkatuzarren, udal euskaltegiko ikasleekin batera.

Mintzodromoari buruzko albistea OarsoBidasoako Hitzan

Bestalde, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegikoek pintxo lehiaketa egin dugu lehen aldiz. Goizeko ikasleek, bost taldetan banatuta, pintxo goxoak egin dituzte. Azkenean, irakasleek, epaimahaikide biakatuta, erabaki dute zein zen denen artean onena, eta 'Txalupa' izenekoak irabazi du. Mantal bana etxeratu dute pintxo irabazlearen egileek.


Txirrita AEKren ikasle eta irakasleak, pintxo lehiaketan
Pintxo goxoenaren egileak: Erik, Angel, Jose Inazio, Edurne eta Nerea
Felipe, Satoko, Maika eta Rebeca, elkarlanean, pintxoak prestatzen. Gutxigatik ez dute irabazi...


Iruzkinak