Gynkana, bazkaria, euskal kantak...

Gynkana irabazi zuen taldea, poz-pozik. diploma eskuetan

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ederki pasatu genuen Oarsoaldeko eta Kostako AEKren ikasle eta irakasleok larunbateko topaketan. Duela urtebete Pagoetara joan ginen Oarsoaldekook eta orain, bisitan etorri zaizkigu Kostakoak.

Hasteko, Donibanen eta San Pedron bixi-bixi ibili ginen guztiok aldez aurretik prestatutako gynkanan. Gynkana bukatuta, Euskaraldia Saretzen ekitaldian izan ginen, eta 14:00ak inguru, Yola elkartean bazkaldu genuen, Justo Erimias  ikasleak anfitrioi lana egin zuen. Mila esker, Justo!!! Azkenik, Ilargi Arrizabalagak arratsaldea goxatu zuen euskal kantekin.






Iruzkinak