Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEKren goizeko goi-urratsa

Pasaiako Txirrita AEKren goi-urratseko goizeko taldea, Udane Migeltorena irakaslea buru duela

Ikasturte hasieran kafe makina berria jarri zuten Pasaiako Txirrita AEKko lagunek, eta argazkiko taldea, goizeko goi-urratsekoa, probetxu ateratzen ari zaio makina berriari. Mintzamena landu nahi dute taldekideek, bereziki, eta atsedenalditxoan ere ezin gusturago izaten dira kafearen bueltan!

Iruzkinak