Gure taldeei begiradatxoa: Oreretako Xenpelar AEKren gaueko B2 mailako taldea


Zer pozik dauden Oreretako Xenpelar AEKren B2 mailako gaueko taldeko ikasleok! Ez da gutxiagorako, izan ere, Euskaldun Petoaren Lehiaketatxoa egin dute, eta denek lortu dute diploma. Talde honek Igogailua izeneko ataza landu berri du, eta lehiaketatxoa azken atala edo ginga izan da. Diploma lortuta, are motibazio handiagoa izango dute Gabonen bueltan euskara ikasten jarraitzeko, ziur!!

Iruzkinak