Gabonen atarian, opariak eskuz egin dituzte Lezoko Oroitzene AEKn




Ohiko liburu eta boligrafoen ordez, guraizeak, oihal zatiak, haria eta abar izan dituzte ikasleek esku artean
Gabonak ate joka ditugun honetan, eskulan tailerra egin dute Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian. Goizeko ikasleek karteratxoak eta giltzarrapoak egin dituzte. Kartera egiteko tetrabrik-a erabili dute, eta giltzarrapoa egiteko, berriz, harila edo karrete hutsa, oihal zatitxoak eta trapilloak.

Hori bakarrik ez; opariak oihalak erabiliz biltzen ere ikasi dute Oroitzeneko ikasle trebeek!

Iruzkinak