Bikoizketa eta pintxo lehiaketak, tailerrak, afariak...eta Korrika!



Gabonetako oporrak iritsi dira!!! Urteari errepasoa egiteko une aproposa da. Zalantzarik gabe urte oparoa izan da. Eskolez gain, hamaika kanpo ekintza egin ditugu Lezoko Oroitzene AEK, Oreretako Xenpelar AEK, Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasleekin: bikoizketa lehiaketa, Mintzagun tailerrak, pintxo lehiaketak... Eta ginga jartzeko, nola ez, Korrika; mundiala izan da beste urte batez!

Hementxe 2019ak eman duena, eman diguna, irudietan.

Iruzkinak