Oiartzungo Intxixu AEKren ikasle eta irakasleak, beti bezain sukaldari finak!



Ikasle eta irakasleak giro ederrean aritu dira sukaldean

Oiartzungo Intxixu AEK-k, azken urteotan bezala, pintxo lehiaketa antolatu du. Ekintza honi esker, euskaltegiko talde eta maila ezberdinetako ikasleak elkartu dira eta elkar ezagutu dute.

Azkenean, baina, eta lehiaketa bat izanik, norbaitek irabazi behar eta A2 mailako taldearen pintxoa izan da gozoena. Zorionak ikasle-sukaldariei eta Jon Diaz de Mendibil irakasleari!

Oarsoaldeko AEKren facebook orrian partekatuko ditugu pintxo lehiaketaren argazki gehiago.


Iruzkinak