Intxixu AEKren ikasleak eta aitona-amonak, hitz eta pitz


Intxixu AEK-ko ikasleak eta Adinekoen Egoitzako aitona-amonak, solasean

Intxixu AEK-ko ikasleak Petra Lekuona Adinekoen Egoitzan bildu ziren bertako hainbat egoiliarrekin pasa den azaroaren 14an. Ordubete pasatxo egon ziren kafe baten bueltan, hainbat konturi buruz euskaraz hitz egiten. Bi elkarteen artean martxan jarritako egitasmoaren baitan egindako lehen saioa izan zen; izan ere, hurrengo saioa abenduaren 12an izango bada ere, asmoa aurrerantzean 2 astean behin biltzea izango da.

Hainbat helburu markatu dira egitasmo honetarako. Alde batetik, ikasleek klasean landutakoa praktikatzeko aukera izango dute testuinguru informal batean, eta horrez gain, bertako euskara entzutera ohitzen joan daitezke. Zaharren Egoitzako egoiliarrek, aldiz, haien esperientzia herriari transmititzeko aukera izango dute, belaunaldi ezberdinetako jendearekin integrazioa sustatuz. Halaber, gaurkotasuneko gaiak landu eta kognitiboki estimulatzeko gunea izango da.

Lehen saioan oso gustura aritu ziren, oso dibertigarria izan zen eta sekulako barreak egin zituzten. Ziur hurrengo saioetan konfiantza gehiago hartzean are hobeto pasako dutela!

Ekimenaren berri eman du Oarsobidasoako Hitzak

Iruzkinak