Ikuska lehiaketako euskarazko film laburrak ikusi dituzte Oarsoaldeko AEKren ikasleek

Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren lehiaketa egiten ari dira asteotan eskualdean, eta Oarsoaldeko AEKren ikasleek lehiaketara aurkeztu diren euskarazko film laburrak ikusi dituzte Niessen kulturgunean. Ikusi bakarrik ez, gehien gustatu zaien film laburrari botoa eman diote. Izan ere, datorren larunbatean, azaroak 23, jakinaraziko dituzte saridun guztiak. Euskarazko film laburrik onenaren egileak Mintzagun saria eskuratuko du.



Iruzkinak