Azaroko Mintzagun tailerra, lehen sorospenei buruz

DYAko Xuban aritu da Lezoko Oroitzene AEKn

Bat-batean begian edo belarrian zer edo zer sartzen bazaigu, zer egin behar dugu? Eta zer ez dugu egin behar? Asmatzea askotan ez da erraza...  DYAko kideen eskutik lehen laguntzari edo sorospenei buruzko saioa izan dugu azaroan Oarsoaldeko AEKn. Odoljarioen, erreduren, zaintiratuen edota iktusen aurrean zer eta nola egin azaldu digute. Oso aholku eta jarraibide interesgarriak eman dizkigute.



Irati Rivasek Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK bisitatu ditu egunotan, eta adibide praktikoak ere eman ditu.

Iruzkinak