HABEren diru-laguntza irailaren 4tik urriaren 9ra bitartean eskatu ahal da




Joan den ikasturtearen bukaeran, uztailean, mailaren bat gainditu baldin bazenuen (A1etik C2ra), aukera duzu HABEren dirulaguntza eskatzeko urriaren 9ra arte (beti ere zure udalerrian ordaindutako matrikularen %100a bueltatu ez badizute). HABEren webgunean sartu eta beheko irudiei jarraiki egin behar da eskaera. Urratsak telematikoki egin ahal izateko (Internet bidez, alegia), Izenpe aktibatuta eduki beharra dago. Besteak beste, zein euskaltegitan aritu zaren -Oarsoaldeko AEK- eta beste diru-laguntzaren bat jaso ote duzun adierazi behar duzu -eta baita diru-laguntza horren zenbatekoa zehaztu-.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak betetzen ote dituzun ez badakizu, galdetu lasai gertueneko euskaltegian.

2019ko urtearen bukaeran ere gainditu baldin bazenuen mailaren bat, eskaera egin dezakezu. 


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------








Iruzkinak