Oreretako Xenpelar AEK, Gau Beltzaren liluraren partaide


Xenpelar AEKren ikasle eta irakasleak Añabitarte baserrian

Gau Beltza ekimenaren harira, Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko goizeko ikasleak eta Orereta ikastolako 3. eta 4. mailako neska-mutilak Añabitarte baserrian elkartu dira. Ane Espina Ramirez Xenpelar AEKren ikasleak sortutako ipuina kontatu dute Añabitarten. Ipuin-kontaketa aurreko egunetan, nola ez, zintzo ibili dira Xenpelar AEKren ikasleak entseatzen.

Ostegunean, urriak 31, Gau Beltza ospatuko da Oreretan, eta gaztainak erreko dituzte Oreretako euskaltegiko arratsaldeko ikasleek.


Iruzkinak