Ogia etxean egiten ikasi dugu Oarsoaldeko AEKn

Intxixu AEKren ikasleak, adi-adi Edurne Agirreren azalpenak entzuten

Lezoko Oroitzene AEKren ikasleak ere Edurne Agirrerekin batera aritu dira ogi ekologikoa egiten

Pasaiako Txirrita AEKren ikasleak Basari elkartean aritu dira okin


Oreretako Xenpelar AEKren ikasleek ere prestatutako ogia dasta ahal izan dute

Aurtengo lehendabiziko Mintzagun tailerrean, ogia etxean egiten ikasi dute Oarsoaldeko AEKren ikasleek, Edurne Agirreren esanetara. Tailerra guztiz praktikoa izan da. Ikasleek urrats guztiak jarraitu dituzte. Hasteko, legami amarekin egindako orea izan dute eskuetan, eta ogitxo itxura eman dio nork bere ore zatiari. Ginga jartzeko, labetik bertatik jaso dute ikasleek euren ogiak, bertan jateko edo etxera eramateko.

Oarsoaldeko Garapen Agentziak eta eskualdeko euskaltegiek, elkarlanean, antolatzen dituzte Mintzagun tailerrak, bereziki ikasleen motibazioa handitzeko. Izan ere, horrelako ekimenei esker euskara gelatik kanpo ere esparru guztietan erabilgarria dela ikusten dute. Ikasleek euren artean elkar ezagutzeko ere baliagarriak dira tailerrok.

Iruzkinak