Ia 400 ikaslerekin hasi gara!


2019-2020 ikasturteko lehen asteak joan dira, eta Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegietan, Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn 400 ikasle inguru ari dira euskara ikasten edo beren maila hobetzen, 47 taldetan banatuta.

Ohi bezala, eskualdeko euskaltegiek autoikaskuntza ere eskaintzen dute.

Ikastaroa abian badago ere, oraindik badago aukera izena emateko. Ez utzi aukera pasatzen utzi, eta hurbildu zaitez gertueneko euskaltegira!!!

Iruzkinak