Errigora: saski beltza, berdea eta zuria aukeran!



«Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpainaren 7. edizioa hemen da, eta aurtengoa berrikuntzekin dator. Aurten hiru saski daude aukeran:
  • Beltza, betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango dena. 
  • Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua. 
  • Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; Gabonetako saski baten tankerakoa egin nahi izan dute, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz. 
Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira.

Bestalde, urriaren 12an Agerraldia aurkeztu zuten Tafallan; aurrerantzean euskararen ezagutza zabaldu, erabilera handitu eta aldekotasuna indartu nahi ditu Agerraldia izeneko ekimenak. Azken batean, euskaldunak, euskaltzaleak eta eragileak elkartu nahi ditu.

Info + Errigoraren webgunean 

Errigora Berria egunkarian





Iruzkinak