Errementari filma, ostiralean ETB1ean


Ostiralean, azaroak 1, Errementari filma emango dute euskaraz ETB1ean, 22:15ean. Paul Urkijo da filmeko zuzendaria, eta besteak beste, Ramon Agirre, Kandido Uranga, Josean Bengoetxea eta Eneko Sagardoy dira aktore nagusiak.

Filmak Patxi Errementaria ipuina du ardatz, eta sari ugari lortu ditu, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora.


Iruzkinak