Zugandik oso gertu gaude!



Ezkerretik eskuinera, Iosu Ostolaza (Oreretako Xenpelar AEK), Jon Diaz (Oiartzungo Intxixu AEK), Edurne Lizarazu (Lezoko Oroitzene AEK), Raul Perez (Pasaiako Txirrita AEK), Saioa Ballesteros (Oarsoaldeko AEK-ko zuzendaria) eta Idoia Arbelaitz (Oreretako Xenpelar AEK)


Oarsoaldeko AEK-ko kideok 2019-2020 ikasturterako matrikulazio-kanpaina aurkeztu dugu Oreretan. Eskualdeko lau euskaltegietan, zure eskaerari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, merkatarientzako ikastaroak, langabetuentzako trinkoak, mailak egiaztatzeko ikastaroak, erabilera areagotzeko jarduerak, mintzalaguna egitasmoak, AIZU! aldizkaria...

Gurekin lortuko duzu euskara ikastea edo hobetzea, baita mailak egiaztatzea ere; baina horrekin guztiarekin batera, egunerokoan euskara gehiago erabiltzea lortuko duzu. Ildo horretatik, kanpo ekintzek garrantzi handia dute gurean. Joan den ikasturtean hainbat ekintza jendetsu eta arrakastatsu egin genituen: Pagoetara txangoa, Korrikotea, tokian tokiko afariak, Bikoizketa Lehiaketa... Aurten berrikuntzak izango ditugu kanpo ekintzen arloan.

Iraila bukaera arte Oarsoaldeko AEK euskaltegietan izena emateko aukera izango duzu, zugandik gertu gaude. Zure zain gaude!


Oarsoaldeko AEK

Lezoko Oroitzene AEK
lezo@aek.eus / 943 519144

Oiartzungo Intxixu AEK
oiartzun@aek.eus / 943 493957

Oreretako Xenpelar AEK
orereta@aek.eus / 943 340233

Pasaiako Txirrita AEK
pasaia@aek.eus / 943 525545

Iruzkinak