Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea Oarsoaldeko AEKn





Asteartean, urriak 1, hasiko da 2019-2020 ikasturtea Oarsoaldeko AEKn. Eskualdeko lau euskaltegietan taldeak osatzen ari gara egunotan, eta asteartean, aurkezpen eguna izango dugu.

Maila guztietako taldeak osatu ditugu, A1etik C2ra, goizez eta arratsaldez, eta autoikaskuntza ere eskaintzen dugu. Eskualdeko lau udalek diruz laguntzen dituzte ikastarook.

Hona hemen lau euskaltegien helbide, telefono zenbakiak, eposta helbideak eta iraileko bulego ordutegiak:

Lezoko Oroitzene AEK (943 519144 / lezo@aek.eus)
Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara

Oiartzungo Intxixu AEK (943 493957 / oiartzun@aek.eus )
Asteartetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara

Oreretako Xenpelar AEK (943 340233 / orereta@aek.eus)
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Pasaiako Txirrita AEK (943 52 5545 / pasaia@aek.eus)
Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara

Iruzkinak