Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian indartsu ari dira matrikulazio garaian

Jon Diaz de Mendibil Oiartzungo Intxixu AEKren zuzendaria. Argazkia: Oiartzun Irratia

Oiartzun Irratiak Jon Diaz de Mendibil Oiartzungo Intxixu AEK-ko zuzendaria elkarrizketatu berri du. Intxixu AEK-ko zuzendariak esan du indartsu hasi direla matrikulazio sasoia Oiartzungo euskaltegian, gogotsu. Izan ere, mugimendu handia sumatzen ari dira bulegoan irailaren lehen hamabostaldian.

Jon Diaz de Mendibilek gaineratu duenez, aurreko ikasturtea aspaldiko hoberena izan zen, 70etik gora ikasle aritu baitziren Intxixuko geletan, zortzi taldetan banatuta. Urrian abiatuko den ikasturtean bide beretik jarraitu nahi dute Intxixu AEKn

Talde arruntez gain, autoikaskuntza eta merkatarientzako ikastaroak eskaintzen ditu Oiartzungo Intxixu AEK-k.

Oiartzungo Udalak  B2 mailara arteko ikasketak -B2 barne- %100era arte finantzatuko ditu 2019-2020 ikasturtean.

Entzun Jon Diaz de Mendibili egindako elkarrizketa osoa


Iruzkinak