Mundu berri bat dute zain pasaitarrek


Pasaiako Udalak, Pasaiako Txirrita AEK-k eta eta Pasaiako Udal Euskaltegiak 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Pasai Antxoko zumardian, Mundu berri bat duzu zain lelopean.

Berrikuntza moduan, familiei eskaintza berezia egingo zaie, euskara modu ludikoan ikasteko. Haurrak ikastetxean daudenean, astean bi arratsaldez, gurasoek euskara eskolak jasoko dituzte, eta astean behin, umeak eskolatik ateratzean, euskal kulturaren transmisioa lantzeko saio gidatua egingo dute denek batera, gurasoek eta seme-alabek. Matrikularen prezioa 160 euro izango da.

Bestalde, iaz sortutako Mintzamena lantzeko egitasmoak segida izango du. Ikastaroak 60 ordu izango ditu; 2 ordu astean behin, ikasturte guztian zehar, edo 2 ordu astean bitan , urritik apirilera. Matrikula 60 euro izango da.

Ezin aipatu gabe utzi Pasai Donibanen gurasoentzako ikastaroak, mintzamen ikastaroak eta autoikaskuntza eskainiko dituela AEK-k

Ohi bezala, Pasaiako Udalak diru-laguntzak banatuko ditu. Herritar askorentzat, asistentziaren baldintza betetzen badute, doakoa izan daiteke euskara ikastea. 

Iruzkinak