Mintzamena lantzeko taldea, bigarren urtez, Pasaiako Txirrita AEKn


Bigarren urtez jarraian, mintzamena lantzeko taldea abian jarriko dute Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Hain zuzen ere, Pasaiako euskaltegien lan mahaian adostu zuten joan den ikasturtearen hasieran mintzamenean oinarritutako egitasmoa abian jartzea, eta lehendabiziko ikasturtean izandako harrera ona ikusirik, 2019-2020 ikasturtean segida izango du.

Astean behin bilduko da taldea, 19:00etatik 21:00etara (eguna ikasleek beraiek zehaztuko dute). Baliteke goizean beste talde bat sortzea.


Iruzkinak