Intxixu AEK-ko gelak bete-beteta izango dira urriaren 1etik aurrera

Ezkerretik eskuinera, Saioa Ballesteros, Jon Diaz de Mendibil, Aitziber Arnaiz eta Jon Delgado, Intxixu AEKren aurrean. Argazkia: OarsoBidasoako Hitza

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko lan taldea prest da ikasturte berrirako. Saioa Ballesteros Oarsoaldeko AEKren zuzendariak, Jon Diaz de Mendibil Oiartzungo Intxixu AEKren zuzendariak, Aitziber Arnaiz Oiartzungo Euskara teknikariak eta Jon Delgado Euskara zinegotziak Oarso Bidasoako Hitzan gogorarazi dutenez, B2ra arte euskara ikastea doan izango da oiartzuarrentzat.

Talde arruntez gain, autoikaskuntza ere eskainiko dute Intxixu AEKn, eta haur etorkinei euskara eskolak emango dizkiete.

Intxixu AEKn bezala, Oarsoaldeko AEKren beste hiru euskaltegietan (Lezoko Oroitzene AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn) eskolak urriaren 1ean, asteartearekin, hasiko dira.

Iruzkinak