HABEren bigarren deialdian izena emateko epea, ostiralean zabalik

Urria eta azaroa bitartean izango dira HABEren bigarren deialdiko B2, C1 eta C2 mailetako azterketak. Izena emateko epea ostiralean, hilak 13, zabalduko da eta hilaren 24an bukatu. HABE.eus webgunean sartu beharra dago, eta bertan erabiltzaile eta pasahitza idatzi behar dira gainerako urratsak egin ahal izateko.

Edozein zalantza izanez gero, gertueneko euskaltegian galde dezakezu.



Iruzkinak