Euskara ikastaroak Pasai Donibanen ere


Irailaren 18an eta 25ean, asteazkenarekin, Pasai Donibaneko kulturgunean egongo dira Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko kideak, euskara ikastaroen inguruan informazioa ematen.

Zehazki, gurasoentzako ikastaroak, merkatarientzako eskaintza berezia eta mintzamen taldea eskainiko dira Donibanen 2019-2020 ikasturtean.

Aipatu egunetan Donibanera hurbiltzerik ez duenak Pasaiako Txirrita AEK (953 525545 / pasaia@aek.eus) edo Lezoko Oroitzene AEKra (943 519144 / lezo@aek.eus) jo dezake informazio eske edozein egunetan.

Iruzkinak