B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak irailean, Oarsoaldeko AEKn



Azken urteotan bezala, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ari da Oarsoaldeko AEK, Lezoko Oroitzene AEKn, hain zuzen ere. 

Goizeko eskolak 09:05ean hasi eta  12:05ean bukatzen dira, eta arratsaldekoak, 17:00etatik 20:00etara dira (astelehenetik ostiralera, iraila bukaera arte).

Ikastaroon prezioa 143 euro da, eta izen-ematea oraindik zabalik da.

HABEren B2 eta C1 mailetako azterketak urria eta azaroa bitartean izango dira; entzumen eta irakurmen probak euskaltegian bertan izango dira, eta idazmena, berriz, urriaren 19an, larunbatarekin, izango da Donostiako Barriola eraikinean. Azkenik, mintzamen proba azaro bukaeran egin ahal izango dute gainerako atal guztiak gainditzen dituzten azterketariek.

Iruzkinak