'AEK Euskal Herria ezagutzeko tokia da'



Laura Ré Lozano bigarren urtez ariko da Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Zergatik hasi zen Oarsoaldeko AEKn, eta ikasturte berrirako zer asmo duen kontatu digu, labur-labur.

2019-2020 ikasturtean ere euskaltegian ariko zara. Zein helburu duzu?

Jarraitu nahi dut euskara ikasten. B1ean ariko naiz aurten, baina nire helburua C1era edo C2ra iristea da.

Murtzian jaioa zara, eta iaz hasi zinen euskaltegian. Zer moduz joan zen ikasturtea?

Oso ondo, oso gustura egon nintzen irakasle eta ikaskideekin. Motibazioa oso handia izan zen, eta Korrikarekin zer esanik ez!

Nola animatuko zenuke lagun bat AEKra etortzera?

AEK ez da euskaltegi bat bakarrik! Euskal Herria ezagutzeko tokia da: kultura, musika...

Iruzkinak